Sunday, September 1, 2013

Tree Mapping eta Pho

Konturatu gabe, esan behar nuen, baina ez da egia. Konturatuta, bi aste pasatu dira Renora bueltatu nintzeneti. Ordutik, iPoda komunera erori eta hautsi zait, giltzak galdu eta berreskuratu ditut, lagunak ikusi, Mi Ranchiton afaldu eta azkenik, lanera ere lotu naiz. Bizipoza ematen dit lanak, zer eginen diogu. Azken egun hauetan #Nasf taldeko bloga excel batera pasatzen ari naiz, hiru urte hauetan aurkeztutako proiektuak nolabait sistematizatzearren. Gero honekin, tree mapping bat egin nahi nuke. Horretarako Cordobako Colaborativa taldearekin harremanetan jarri naiz, arlo honetan ere software bikainak egiten omen dutelako. Gauzak horrela, aitortu behar dut gose naizela; ea ba Free Spirit autobusa harrapatzerik dudan, Downtowneko Pho 777 bazkaltzera joateko.

No comments:

Post a Comment