Sunday, August 25, 2013

Lehendabiziko hori! The first one!

Bart gauean San Franciscora ailegatu nintzen. Heldu diren hilabeteak esaldiz, burutazioz, eskemaz eta ideia berriez beterik beharko dute etorri, apirilamaiatzarako tesia idatzia, bukatua eta finikitatua egonen delakoz. Menturaz, prozesua aski irringarria izanen da, zalantzarik gabe, intentsitate beteriko aunitz tarte biziko baititut. Ezagutzen nauenak badaki horrelakoetan ingenioari eragiten diodala. Unerik hoberenak, garai bateko telebistako saio batean -Videos de primera- aurkezten zuten moduan, diariotxo honetan partekatzeko asmoa dut. Ea aipatu saioko protagonistek baino zorte hobea dudan. Va por ustedes!