Antes de bajar la persiana de la ofi, me ha apetecido compartir el último texto que he preparado. Está en euskera...puede ser una buena excusa para quedar con el/la vascoparlante de turno, comer un bocata, comentar las últimas jugadas del Osasuna y no leerlo. Cuando lo cuelguen en el blog pegaré el link con el audio.
(Fetitxistendako, hemen entzun daiteke)
"Honezkero ongi dakizuen
moduan, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketendako Zentroan kultura eta
komunikazioa uztartzen duen tesia idazten ari naiz. Liburuen artean eta
ordenagailuaren aurrean ematen dut bizitza. Dena dela, tesia, liburu mardula,
azken 20 urtetako informazioa biltzen duen txosten luze, amaigabea edo azterketa
bat beste baten atzetik prestatu behar duen edonork, momentu batean ala
bestean, aitortu du hozgailu edo despentsarenganako erakargarritasun
kontrolaezina. Hala ere, tentazioari amore eman aurretik bada eztaltze dantza
herabea. Eta honela egiten du: Bat, ordenagailuaren aurrean egonik arnastu eta
teklatxoekin jostatu. Bi, ordenagailuaren aurrean egonik, arnasa hartu eta
begiak itxiz, buruan hatz egin. Hiru, ordenadoaren aurrean egonik, ongi eseri,
ipurdia bere lekuan kokatu eta ia ia idazten hasi. Lau, ordenagailuaren aurrean
egonik, arnastu eta lehiotik begiratu aingeruak pasatzen ikusiko bazenitu
bezala. Bost, ordenagailuaren aurrean egonik, arnastu, ongi eseri, arnastu eta
bapateko, egundoko beititik eta gora dihoan energia sanfermineroaz jabetuta, zutitu
eta gelatik sukaldera eramaten zaituen espaziorik eta denborarik gabeko
zurrunbilutik ateratzen zarelarik, hozkailuaren atea zure aurrean zabal zabalik
dagoela ohartzen zara. Are gehiago
erranen dut, gurasoek paketetxo batean Renoraino bidalitako gazta puxka handi
hori, itotzear, ezin bueltak emanik, ahoan osorik duzula ohartzen zara. Gloria!!!
Eta Irentsita!!!
Ahulezien inguruan ari garenez, ze nolako ispilu
gardenak diren, txokolatea eta patata frijituekin batera, gure sare sozial
maiteak, ezta? Facebook, Twitter edo, esaterako, aurreko egunean nire ipod
txikira, jaitsi nuen DopeTracks aplikazio bikaina. DopeTrack honek rap kantak
egiteko musikaren basea edo oinarria debalde ematen dizu eta pixkat ordainduz
gero, pare bat dolar edo, zuk asmatutako hitzak kantatu eta grabatzen ahal
dituzu. Pentsa!!! Tesia, liburu mardula, azken 20 urtetako txosten astun hori egin
ordez, ahoa txokolatez edo gaztaz beterik duzularik. Ps txu, ps, txu, pum, pum,
ps txu, atzo goizean, periodikoa leitzean, euria bota zuela irakurri nuan, Arga
eraman, zure altzoan, lapur, lapur, lapur, lapur, lapur eta lapur guztiak,
guztiak! Txundatxundatxundatxun. Batzuoi horrela pasatzen zaigu bizitza, idatzi
nahi baina kantari bukatuz."